Irrati lizentzien banaketa errekurrituta

Guaixe 2013ko urriaren 10a

Nafarroako Gobernuaren FMko 42 lizentzien banaketa Nafarroako Auzitegi Gorenean dago. Onda Vasca irratiaren jabe den enpresak, Zeroa Multimendiak, eraman du gaia auzitegira lizentzia banaketak "informazio pluraltasunari eraso" egiten diolako. Horretarako Zeroa Multimediak argudiatu du lehentasuna "eduki lokalik eskaintzen ez duten irrati estatalei" eman zaiela emititzeko aukera. Eta euskara ofiziala den eremuetan hizkuntza hori ere ez dutela erabiltzen nabarmendu du. Aipatu taldeak bederatzi lizentzia eskaera egin zituen, haietako bat Altsasun. Nafarroako Gobernuak euskarazko eskaintzarik ez zuen irratiri eman zien Altsasuko hiru lizentziak: Ser (84,64), Punto Radio (79,12) eta Cadena Dial (77,64). Irrati lizentziarik gabe gelditu ziren Onda Vasca (73,70), Abian Komunikazioa (71,77) eta Radio Maria (59,27). COPEk 2 lizentziaPunto Radio irratia desagertu eta COPEn integratu da. Horrek egoera berezia sortzen du Altsasun, banaketaren arabera irrati berak bi lizentzia lituzkeelako. Bat saltzeko aukera izanen luke, beraz. Gaur egun Ondas, S.A. enpresak du irrati lizentzia komertziala, Radio Navarra-Cope irratiak erabiltzen duena. Baimena 2014ra arte du. 1994tik 2003ko lastaila akaberara arte Radio Navarra-Copek estudioa izan zuen Altsasun eta bertatik zenbait ordu emititzen zituen. Gaur egun kontzesioa berremisioa egiteko erabiltzen da, eta Altsasutik ez da ezer emititzen.