40.000 bisitarietatik gertu

Guaixe 2013ko urriaren 10a

Gero eta jende gehiagok jotzen du www.guaixe.net atarira Sakanako berri jasotzeko. Irailean 39.518 bisita jaso zituen Bierrik fundazioaren webguneak, 1.317 bisita eguneko. Sareko eskaintza zabalean bere tokia egin du Guaixek. Sare sozialetan ere Sakanako albistari digitalak jarraitzaileak biltzen segitzen du. Bierrik fundazioaren Facebook profilak 1.141 lagun ditu. Haren bidez albisteak, lehiaketa eta publizitate oharrak zabaltzen dira. @guaixe Twitter kontuak, bestalde, 845 jarraitzaile ditu. Twitterreko euskarazko jarduna jarraitzen du www.umap.eu-k. 4.653 twiterlari aktibo daude gaur egun sare horretan eta rankingaren 112. postuan dago @guaixe (gariletik 43 postu aurreratu ditu). @beleixeirratia, berriz, 268 jarraitzaile ditu Twitterren. Sare sozialetan elkarrekintzak ugaritzen ari dira.Hilabetea    Bisita kopuruaIlbeltza              27.410Otsaila              23.456Martxoa            27.588Apirila               26.123Maiatza            32.639Garagarzaroa   39.743Iraila                 39.518@guaixeData               Jarraitzaileak2012-12-21    4002013-02-15    5022013-04-11    6042013-07-24    7012013-09-06    800