Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maite Esporrin parlamentaria Altsasuko Talde Sozialistaren egoitzan izanen da hilean behin informazioa eman eta gaiak jasotzekoGertuko Bulego Parlamentariak izena eman dio PSNk Iruñean, Tuteran, Tafallan, Lizarran, Zangozan, Beran eta Altsasun aurrera eramanen duen ekimenari. Talde parlamentari sozialistako kide bana izanen da bulego bakoitzean eta herritarrek informazioa eskatu edo intereseko edozein gai mahai gainean jartzeko aukera izanen dute. Parlamentariek momentuan bertan ezin badute erantzun, "beharrezko gestioak eginen dituzte gerora interesatuari jakinarazteko". Herritarrengandik gertuago egon, parte hartzea sustatu eta gardentasun handiagoa izan. Hiru oinarri horietatik abiatuta hasi nahi du Roberto Jimenez idazkari nagusi sozialistak "birsorkuntza politikoko etapa berria". Ildo horretan kokatu du alderdiaren diru sarreren eta gastuen eta alderdiko erakundeetako ordezkarien diru sarreren berri alderdiaren web orrian ematea. Eta bide horretan atzo Altsasun zabalduko den bulegoarekin "alderdi gardenagoaren eta hurbilagoaren eredu izan nahi du". Alderdikide sakandarrek ekimenaren berri zabalduko dute jendeari aukera horren berri emateko.Altsasuko UdalazEsporrinek aurreratu zuen udalean hutsik duten zinegotzi aulkiea betetzeko bidean dela. "Legegintzalditik gelditzen den urte eta erdian herrian eta haren alde lan garrantzitsua egiteko".Altsasuko egutegiaLastailaren 9an, azaroaren 4an eta abenduaren 16an, 17:00etatik 19:00etara.