Ezkurdiak lau t´erdian egon nahi du

Guaixe 2013ko urriaren 11

Lau t´erdiko kanporaketa(Gaur, ostiralean, 22:00etan, Bergaran. ETB1)Mendizabal - EzkurdiaOndoren: Titin III-Rezusta / Jaka-ZabaletaAurki hasiko da lau t´erdiko Pilota Txapelketa. Aspek eta Asegarcek ez dute oraindik txapelketa aurkeztu, baina euren pilotariak aukeratzeko kanporaketak antolatzen ari dira. Horrela, Joseba Ezkurdia aurrelari arbizuarrak lau t´erdian toki bat izan dezake, baina horretarako Aitor Mendizabal menpean hartu beharko du. Kanporaketa gaur jokatuko da, Bergaran, 22:00etan. ETB1en jarraitu ahal izango da.Aitor Mendizabal igandean Eibarren Aritz Lasa 22-14 irabaztetik dator. Sasoiko dago, baina Ezkurdia ere gogoekin ari da prestatzen kanporaketa. Izan ere aurreko koadroen txapelketan aritzea oso erakargarria da, sari bikaina. Ea Ezkurdiak aurrera egiten duen eta kaiolan ikusten dugun.