Euskaraz bizi egunean, herri ibilaldia

Guaixe 2013ko urriaren 11

Igandean, 10:00etan, Irurtzundik abiatuko da. Bi aukera daude, helduendako bata eta haurrendako bestea. Izena ematea doanekoa daEuskaraz bizi nahi dut! lelopean hamaika lasterketa eta ekitaldi antolatzen ari dira Euskal Herrian barna. Horietako bat Irurtzunera eta Arakilera iritsiko da. Igandean, 10:00etan, herri ibilaldia antolatu dute, Irurtzunen hasi eta Arakilera helduko dena, atzera ere Irurtzunen despeditzeko. Zehazki bi dira antolatu diren ibilaldiak: helduendako bata, eta haurrendako eta familiendako bestea, Ion Barbarin aktoreak altxorraren bila jokoarekin animatuko duena. Ekitaldia Kontseiluak, Irurtzungo eta Arakilgo Udalek eta Aizpea Euskara Elkarteak antolatu dute, Pikuxar, Iratxo eta Atakondoa elkarteen laguntzarekin. Euskaraz bizi nahi dut! kamixeta jartzeko deiaIbilaldietan parte hartzea doanekoa da, baina izena eman behar da aurretik ala egunean bertan. Ibilbidean Irurtzun eta Arakilgo txoko bikainak bisitatu eta gero, bukaeran auzatea, musika eta zozketa izanen dira Irurtzungo plazan. Kontseiluak ibilbidera Euskaraz bizi nahi dut! leloa duen kamisetarekin joateko deialdia egin du. Kamisetak aurretik eros daitezke Pikuxar euskara txokoan edo egunean bertan Irurtzungo Foruen plazan. Bat egin Euskaraz bizi! herri ibilaldiarekin.Informazio guztiawww.euskarazbizinahidut.org eta blogak.com/irurtzuneuskarazEgitaraua9:30ean Irurtzungo Foruen plazan, izen ematea (dohainik)10:00etan Ibilbideen irteera. -Haurrendako ibilbide motza: Animazioz apaindua, altxorraren bila jokoarekin, Ion Barbarinen eskutik. Ibilbidea: Foruen plaza, Larraun ibaia, zubi berria, Etxeberrirantz, Estrentxi, Etxeberri eta Irurtzungo Foruen plaza. -Helduendako ibilbide luzea: Foruen plaza, Plazaola, Orazuloko parkina, autobia azpia, zubi berria, Aixita, Estrentxi, Etxeberri eta Irurtzungo plaza (2 ordu eta erdi). 12:30ean Amaiera. Auzatea, musika eta zozketa. Partaide guztiei diploma bana banatuko da eta zozketan parte hartuko dute.*Aurretik izena emateko: Irurtzungo Udala, Arakilgo Udala, gazte txokoa, Pikuxar eta Iratxo. Egun berean Foruen plazan. *Euskaraz bizi nahi dut kamisetak Pikuxarren salgai eta egunean bertan Foruen plazan.