Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurtik aurrera Batasunako kide ziren 36 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean. Herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea leporatuta epaituko dituzte. Auzipetuen artean daude Juan Kruz Aldasoro eta Jaione Intxaurraga. Etxarriarrarendako 10 urteko espetxe zigorra eskaera egin du fiskaltzak eta 8 urtekoa arbizuarrarendako. Gainera, 110 herriko taberna ere epaituko dituzte "erantzule zibil" izatea egotzita. Baltasar Garzonen aginduz itxi zuten 2002ko agorrilaren 26an Altsasuko Herria Eginez elkartea.BideaDuela 11 urte abiatu zuen auzia Baltasar Garzon epaileak, Batasunaren arlo ekonomikoa ikertzeko argudioarekin. 2002ko apirilean hasi ziren atxiloketak. Horrekin batera, Batasunaren 20tik gora egoitza itxi zituzten eta 75 herriko tabernari bahimendua ezarri zieten. Hilabete batzuk geroago, Batasunaren jarduera eten zuen Garzonek.2008an despeditu zuen instrukzioa eta auzitegiko salaren esku dago sumarioa, epaiketarako bidean. Zigor eskaerak jasotzen diren testuan, fiskaltzak bat egin du instrukzio epailearen arrazonamenduekin. Batasuna, HB eta EH bezala, ETAren tresna dela argudiatu du. Fiskaltzaren arabera, Batasunak finantzatuko luke ETA, besteak beste, herriko tabernen bidez.