Goñi atxilotuta

Guaixe 2013ko urriaren 14a

Espainiako poliziak gaur goizaldean atxilotu du Luis Goñi. Segiko kide izateagatik 6 urteko espetxe zigorra ezarria zioten Barañaingo gazteari. Bi hilabete ezkutuan egon ondoren atzo, 14:30ean, Nabarreria plaza iruindarrean agertu zen. Goñiri babesa emateko herri harresia sortu zen berehala. Hartan makina bat sakandarrek parte hartu zuten. Ordubata eta hogei pasa zirenean iritsi da Espainiako Polizia Nabarreria plazara. Bortitz eta gogor aritu dira poliziak herri harresia desegiteko eta Goñi atxilotzeko. Gazte barañaindarra ahotik odoletan zela eraman dute poliziek. Beste hiru zauritu ere izan dira, kolpatu ugariz gain. Atxiloketaren ondoren pilotakadak bota ditu poliziak eta tentsio uneak izan dira. Argia.com-en bideoaAteakireki.com-en bideoa