Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elizkizun handi batean, 20.000 pertsona baino gehiago bildu ziren, elizak atzo 522 erlijio gizon eta emakume beatifikatu zituen. Guztiak ere Espainiako Gerra Zibilean hildakoak ziren. Angel Amato kardinalak zuzendu zuen meza eta Francisco aita santuaren grabatutako mezu bat eman zuten. Eliza katolikoko buruak egoismoak eta nagikeriak baztertzea eskatu zuen, kristau izanik anaitasuna bilatzera animatu zuen, "ekintzekin eta ez hitzekin". Dohatsu izendapena jaso zutenen artean daude Saturnino Pascual Jaunsaras Zabaleta irurtzundarra eta Lorenzo Lizasoain Lizaso irintarra. Egiarretako Bernardino Irurzun Otermin domingotar fraideari dohatsu izendapena 2007ko lastailaren 28an eman zioten, Erroman.