Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Baztanen jokatutako lehian, Altsasuko taldeak esperientzia gehiago eta talde landuagoa aurkeztu zuen. Baztandarrak aurreratu ziren partida hasi eta berehala. Altsasuk gehiago presionatu zuen bigarren zatian, Berastegik berdinketaren gola lortu arte, eta garaipena lortzeko zorian izan ziren. Pena hori lortu ez izana. Orkoienen jokatutako partidan Kirol Sport taldeak 1-0 hartu zuen menpean Etxarri Aranatz. Egia esan, partida nahiko kaxkarra izan zen, eta partida hasi eta berehala, lehen minutuan, aurreratu zen Kirol Sport, buruz sartutako gol bati esker. Bi taldeek gol aukera gehiago izan zituzten, baina ez zituzten gauzatu, atezainen lana zela medio edo punteria faltagatik. Tamalez, markagailua ez zen mugitu etxarriarren penarako. Bukatzeko, Lagun Artea Bk eta Beti Kozkorrek Lakuntzan jokatutako partida emozio handikoa eta oso lehiatua izan zen. 2-0 aurreratu zen Lagun Artea B Alejak eta Iñakin sartutako golei esker baina Beti Kozkorrek berdintzea lortu zuen. Kontraeraso bikain guztiak ongi borobilduko balitu garaipena Lakuntzan geldituko zen. Baina ez zen posiblea izan. Erregional mailako liderra San Jorge da, 13 punturekin. Altsasu 7.a da, 8 punturekin, Etxarri Aranatz 11.a, 4 punturekin, eta Lagun Artea B 15.a, 2 punturekin.