Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean irristaketako Amaya Trofeoa jokatu zen Iruñean. Sakana Irristaketa Taldeko Iratxe Lapuente bigarrena izan zen mini mailan eta Ander Villalobos bigarrena benjaminetan. Bestalde, urriaren 19an bukatuko da denboraldia. Txikien Ligan parte hartu duten irristalari guztiek trofeoak eta diplomak jasoko dituzte, tartean irristalari sakandarrek.