Euskaltelen azken pedalkadak

Guaixe 2013ko urriaren 15a

Gaur Euskaltel-Euskadik azken pedalkadak emanen ditu Txinan, Beijingo Tourrean. Atzoko etapa Movistar taldeko Beñat Intxaustik irabazi zuen. Gaur jokatuko da azken etapa, Tiananmen plazan hasi eta Nido izenez ezagutzen den Estadio Olinpiar ikusgarrian bukatuko dena. Momentuz, talde laranjan dabiltzan txirrindulari sakandarrek - Gorka Verdugo, Egoi Martinez, Pablo Urtasun eta Jorge Azanza¬ - ez dute talde berririk aurkitu eta ez dakite txirrindularitzan jarraitzeko aukerarik izango duten.