Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Moda hitza erabiltzen dugunean, pasarelak etortzen zaizkigu burura gehienbat, baina zer dago guzti honen atzean? Erraza da pentsatzea diseinu batentzat marrazki pare bat egitea nahikoa dela, baina gauza asko hartu behar dira kontutan diseinatzen jarri baino lehen. Hasteko, diseinatzaileak aukeratutako gaiaren inbestigazio sakon bat egitea ezinbestekoa da. Kolekzio bakoitzak oinarri teoriko bat izan behar du eta diseinu bakoitzaren atzean arrazoi bat dago. Pausu hau ez bada ematen, lan guztiaren koherentzia bertan behera geratuko da. Gaiari buruz jakin beharreko guztia bildu ondoren ideiak botatzeko ordua iristen da, eta proposamen guztietatik gutxi batzuk aukeratzen dira. Ondoren patronatzeko garaia dator. Pausu hau garrantzitsuenetariko bat da, beraz, hemen perfekzioa eskatzen da. Patroiak arroparen eskemen antzekoak dira, eta milimetro guztiak lupaz begiratzea ezinbesteko lana da hauek gaizki egonez gero, ezinezkoa izango baitzen beranduago pieza guztiak elkartzea.Josten hasi baino lehen, argi izan beharko dugu erabili behar den ehun mota, honen arabera modu batera edo bestera egiten baita lana. Ehun fina baldin bada, kontu handiagoarekin ibili beharko ginateke, erabilitako orratza lodiegia izatean josten ari garen pieza tolestu edo hondatu daitekeelako. Ehuna lodiagoa bada, ordea, lana asko errazten da, hala ere, erabiliko den orratza aukeratzerakoan kontutan hartu beharreko datua da. Jantziak duen jostura bakoitzeko diseinua nolakoa den argi jakin beharko dugu, honen arabera jostura mota bat edo beste bat erabiltzen baita. Prozesuak aurrera egiten duen heinean gomendagarria da ehuna lisatzen joatea, lana asko errazten baitu.Jostez bukatzean, eginiko guztia promozionatzeko garaia iristen da. Diseinatzaile bakoitzak nahi duen moduan egin dezake, ohikoena pasarelarena izanda ere. Hala ere, badaude profesional asko beste baliabide batzuk erabiltzen dituztenak beraien lanak ezagutzera eramateko, adibidez bideoak.Guzti honekin ikusi daiteke moda egiteko prozesua oso luzea eta lanpetsua dela, kontutan hartu beharko baitugu pauso bakoitzaren atzetik egin beharreko lanean espezializatuta dauden pertsonak daudela.Irune Reparaz Mendoza