13. Sakanako Herri Lasterketan izena ematea zabalik

Guaixe 2013ko urriaren 16a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, hainbat babesleren laguntzarekin, 13. Sakanako Herri Lasterketa antolatu du, urriaren 26an, Etxarri Aranatzen. 17:00etan proba nagusia jokatuko da eta aurretik, 16:00etan, kategoria txikiko lasterketak. Izena ematea zabalik dago. Kategoria txikikoek, juniorrek barne, dohainik dute parte hartzea, eta aurretik edo egunean bertan eman ahal dute izena. Baina proba nagusian parte hartu ahal izateko aurretik eman behar da izena, derrigor. www.kirolprobak.comWeb gune honetan eman behar da izena. Txip horia dutenek 10 euro pagatu beharko dute eta alokairuzko txipa dutenek 11 euro. Urriaren 25era arteko epea dago izena emateko. Antolakuntzak argi utzi nahi du helduen probakoek ezingo dutela probaren egunean bertan izena eman. Sakanako X. Atletismo KopaSakanako Herri Lasterketa Sakanako X. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak sarirako baliagarria da. Egun, honela dago sailkapena: emakumezkoetan Erkuden San Martin doa lehena, Jone Pelaez bigarrena eta Ixa San Martin hirugarrena, eta, gizonezkoetan, Javier Moreno, Felix Benjumea eta Juantxo Arregi dira buru. Sailkapen guztia begiratzeko: www.sakana-mank.com web gunera jo.