Atzera ere Mendizabal izango du arerio Ezkurdiak lau t´erdian

Guaixe 2013ko urriaren 17a

Lau t´erdiko lehen jardunaldiaMendizabal III.a - Ezkurdia (urriak 20, Eibar. ETB1). Irabazleak Retegi Bi du zain. Elezkano II.a - Olaetxea (Urriak 20, Zaratamo). Irabazlea Xalaren kontra ariko da.Jaunarena - Idoate (urriak 20, Eibar. ETB1). Irabazleak Barriola du zain.Urrutikoetxea - Saralegi (urriak 18, Balmaseda). Irabazlea Titinen kontra ariko da.Asteazkenean aurkeztu zuten Lau t´erdiko Pilota Txapelketa Karlos Argiñanoren Zarauzko jatetxean. Enpresek txapelketa erakargarria prestatu dute, izan ere ikusle gehien biltzen dituen txapelketa baita lau t´erdikoa. Guztira 16 pilotari ariko dira eta Joseba Ezkurdia izango da sakandar bakarra. Hasiera batean lau t´erditik kanpo geratu zen arbizuarra, atarikoan Mendizabalen kontra 22-10 galdu eta gero. Baina, jakina denez, oraindik lesioaz osatu ez den Sebastien Gonzalez pilotaria ordezkatuko du arbizuarrak. Aurten aurrelariak dira txapelketan ariko diren pilotari gehienak, Abel Barriola izan ezik. Jokatzeko sistemaHasierako bi jardunaldiak kanporaketa sistemarekin jokatuko dira, eta final laurdenak ligaxka jokatuz erabakiko dira. Aurreko kanporaketetan sailkatutakoek Olaizola II.a eta Irujo izanen dituzte zain A multzoan, eta Arretxe II.a eta Bengoetxea VI.a B multzoan. Multzo bakoitzeko bi pilotari onenak azaroaren 24ko finalerdietarako sailkatuko dira. Aldaketarik ezean abenduaren 8an jokatuko da final handia. Mendizabalen kontraJoseba Ezkurdia txapelketaren lehen kanporaketan sartuko da lehian. Igandean, urriaren 20an, Mendizabal III.aren kontra jokatuko du Eibarko Astelenan (ETB1). Partida honetan errebantxa lortzeko aukera du arbizuarrak, baina horretarako aurreko ostiralean Aitor Mendizabalen kontra lau t´erdiko atarikoan egindako akatsak zuzendu beharko ditu. Partida horretan Ezkurdiak ez zuen jakin duen potentziala eta dituen baliabideak aprobetxatzen. Piloteoan eta abiaduran duen abantaila erabili beharrean, aurrean hasi zen jokatzen Arbizukoa eta horrek airea eman zion gipuzkoarrari. Boleoan, airean eta erasoan akatsak egin zituen, eta Mendizabalek egoerari buelta eman eta Ezkurdiaren gainetik pasa zen. 22-10 irabazi zuen. Bada, egoerari buelta emateko aukera du Ezkurdiak igandean Eibarren. Txapelketan aurrera egiteko irabazi beharra dauka Ezkurdiak eta lehia estua du aurretik. Irabazleak Retegi Bi du zain hurrengo fasean.