Balioak ikus-entzunezkoen bidez

Guaixe 2013ko urriaren 17a

Helburu hori du Iruñeko Zinema Jaialdiko Educactif sailak. Ikasleei zuzenduta dago eta zinema solidarioa (dokumentalak eta fikzio lanak) du ardatz. Sail hori gaur eta bihar Altsasuko Iortia kultur gunera iritsiko da. Gaur, 9:30ean, Aralarko Mikel Donea ikastetxeko 75 ikaslek animalienganako errespetua sustatzen duten lanak ikusteko aukera izanen dute. Eguerdian, berriz, taldeko kide izateari buruzko lana ikusgai izanen dute ikastetxe bereko beste 16 ikaslek. Bihar, 9:30ean, krisiaren ondorioei buruzko lanak ikusiko dituzte Aralarko Mikel Donea ikastetxeko eta Andra Mari ikastetxeko 167 ikaslek. Eguerdian Iñigo Aritza eta Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleak ere Iortiara joanen dira eta 300 bat ikaslek sare sozialei buruzko lanak ikusiko dituzte. Emanaldi bakoitzaren aurkezpenaren ondoren, proiekzioa izanen da eta, ondoren, ikusitakoaren inguruko eztabaida. LehiaketaIruñeko Zinema Jaialdiko Alternatif sailean lau lan daude Nafarroako film labur onenaren saria eskuratzeko lehian. Horien artean Urko Mauduiten Martina dago. Sarituen berri larunbatean jakinen da.