Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eduardo eta Gerardo Brun Irisarri anaiek haien aita Gerardok sortutako monumentua asteburuan zaharberritu dute. Egiteko horretan izurdiagarrek forja tailerreko ikasleen laguntza izan dute. Monumentua gaizki zegoela eta pieza batzuk (gurutzea, pordoia eta erromesen maskorra) falta zituela ikusita hura zaharberritzeko proposamena egin zioten Garesko Udalari. Hark onartu eta haiekin batera egitekoan parte hartu dute Garesko eta Nafarroako Donejakue bidearen Lagunen Elkarteak eta herriko Jakue hotelak. Tokian bertan zaharberritu dute monumentua.MonumentuaNafarroako Diputazioak egindako enkargu baten ondorioz sortu zen Garesko erromesen monumentua. 1965a konpostelar-urtea zen eta Gerardo Brunek monumentua egiteko enkargua jaso zuen. 1965eko agorrilaren 29an mustu zen monumentua. Bi metro luze eta 500 kiloko pisua du. Orrega eta Somportetik abiatzen diren bideak elkartzen diren puntuan dago kokatuta eta, horregatik, bere oinarrian idatzia dago handik aurrera bide guztiek bat egiten dutela. Garesko ikur bihurtu da eskultura.