Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herri ibilaldian parte hartuz adierazi zuten ehun bat arakildarrek eta irurtzundarrek euskaraz bizitzeko nahia. Helduendako prestatutako ibilbidea 42 bat euskaltzalek ibili zuten. 50 bat guraso eta haur izan ziren familia ibilbidean barna aritu zirenak. Jon eta Patriziaren animazioarekin primerako goiza pasa zuten bai txikiek, baita haien gurasoek. Euskaraz bizitzearen aldeko aldarria oinez egin ondoren, Irurtzungo plazan txalaparta eta trikiti doinuek egin zieten harrera. Guztiendako auzatea izan zen. 160Kamixeta horiek izan ziren saldu zirenak. Goizean goizeko freskurak ez zuen lagundu haiek ikustarazten, baina eguerditik aurrera Euskaraz bizi nahi dut kamixetak gehiago ikusi ziren.