Sakandarrrak Madrilgo akusatuen aulkian

Guaixe 2013ko urriaren 18a

11 urteko instrukzioaren ondoren, atzo hasi zen 35/02 sumarioko epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bost hilabete iraungo dute ahozko saioek. Dena ETA da tesiaren barruan HB, EH eta Batasunaren kontrako epaiketan 36 euskal herritar epaituko dituzte, haietako bi sakandarrak: Juan Kruz Aldasoro eta Jaione Intxaurraga. Etxarriarrarendako fiskaltzak 10 urteko espetxe zigorra eskatu du eta 8 urtekoa arbizuarrarendako. Epaiketak bi ildo ditu hasi berri den auziak. Alde batetik, lan politikoa egiteagatik ETAko kide direlako auzipetuena. Eta, bestetik, herriko tabernena. Taberna eta elkarte horien bidez ETA finantzatzen zela leporatzen zaie akusatuei. 110 ordezkariek Madrilera joan beharko dute. Horien artean Baltasar Garzonen aginduz itxi zuten 2002ko agorrilaren 26an Altsasuko Herria Eginez elkarteko ordezkariak daude. Juan Manuel Alzelai atzo han izan zen.