Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko Mugimendu Sozial eta Sindikalen Asanbladak aurreko larunbatean gutunaren zirriborroa onartu zuen. Asanbladatik luzatu dute gonbitea. Sakandarrek behin baino gehiagotan salatu baititugu eragiten diguten gaietan gobernuek hartutako erabakiak. "Larrialdi sozial eta nazionaleko egoeran gaude. Horregatik, Eskubide Sozialen Gutun bat hitzartzeko ardura hartu dugu geure gain". Idatzian jasoak utzi nahi dira bermatu beharreko oinarrizko eskubide ekonomiko eta sozialak; "euskal jendarteko kide guztiek bizi-baldintza duinak iritsi eta beren erabakiak har ditzaten".Makina bat eragile bildu dira, eta "gaurko egoera errotik aldatzeko mugitzen hasi" dira. Gutun horretan "gure herrian pertsonetan oinarritutako beste eredu sozial eta ekonomiko bat eraikitzeko alternatiba onduko du". Lan horretarako, ordea, behar beharrezkotzat jo dute da sektore herritar zabalen parte hartzea.Heldu den osteguneko bilera Sakanan Euskal Herriko gutun soziala eraikitzeko lehenengo batzarra izanen da eta aurreneko zirriborroa aurkeztuko da. Prozesu parte-hartzaile bat izan nahi du, "ahalik eta sektore zabalenei zabaldua" eta, horregatik, ibarreko eragile eta sakandar guztiak gonbidatuak daude.