Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurtik azaroaren 8ra arte, astegunetan, 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur guneanAurreko urtean sortu zen arte azoka, Artebide deiturapean bildutako Altsasuko artista talde baten ekimenez. Joan den urtean bezala Arte Azokaren helburuak dira ibarreko artistek sortzen dutenaren erakusleihoa izatea eta, horrekin batera, artea sartzeko eta erakusteko azoka sortzea. 26 artista sakandarren lanak izanen dira ikusgai, eta salgai. Eta haiekin batera, 5 sortzaile gonbidatu ere izanen dira. Arteko hainbat arlotan bidea egiten ari diren sortzaileekin batera, itzala duten egile sakandarren lanak ikusteko aukera izanen da. Altsasuko II. Arte Azokatik pasatzen direnek margolanak, eskulturak, serigrafiak, grabatuak, irudi digitalak, argazkiak, bideoak eta beste ikusteko aukera izanen dute. Aurreko urtean 28 artistaren lanak izan ziren ikusgai (24 sakandar eta 4 kanpotar) eta bisitari mordoa izan ziren kultur gunetik pasa zirenak. Arrakasta hori errepikatu eta salmentak handitzea nahi lukete antolatzaileek. Espazioa muga bada ere, etorkizunean Sakanako artista guztien lanak erakutsi nahi lituzkete azokan. Igandean kaleanArtistek igandean kalera, aretoko parkera, aterako dituzte haien obrak, salgai jarriz. Jendearen galderak gogotsu erantzungo dituzte. Gainontzeko egunetan Iortia kultur guneko aretoan izanen dira, han ere salgai.Artistak Jose Ramon Anda, Mikel Okiñena, Asun Goikoetxea, Helena Santano, Esti Garcia, Koldo Arnanz, Miren Ustarroz, Sagri Mauleon, Jokin Alegria, Itziar Nazabal, Jule Kosta, Manolita Thunders, Bidatz Razkin, Idoia Zufiaurre, Itsaso Alzelai, Beatriz de la Vega, Ana Gopikoetxea, Angel Antonio Agirre, Argiñe Berastegi, Maider Percaz, Carlos Rivera, Jose Mari Morcillo, Joseba Salegi, Jabi Trapero, Elena Vera eta Adela Sanchez. Artista gonbidatuakPatricia Paats (Madrilen bizi den argentinarra), Belen Arebalo (Iruñea), Iñaki Rifaterra (Donostia), Txefo Mendez (Araia) eta Jon Juarez (Iruñea).