Dozena bat alkatek eskualdearekiko errespetua eskatu dute

Guaixe 2013ko urriaren 17a

Barcinak Sakanaz eman nahi duen krispazioaren eta intolerantziaren irudia ez dator bat errealitatearekin eta, oso kaltegarria da eskualdearen hazkunde ekonomikorakoHilaren 2an egindako adierazpenetan Yolanda Barcina Angulok esan zuen Sakana dela enplegu-suntsiketaren eta jarduera ekonomikoa sustatzeko giro sozialaren eredu faltaren paradigma. Izenpetutako agiri baten bidez ibarreko 12 alkatek eta Mank-eko buruak erantzun diote esanez, "adierazpen horiek errespetu falta ikaragarria erakusten dute azken bi urte hauetan enplegua sustatzeko ahalegin handiak egiten ari diren erakundeekin eta gizarte agenteekin".Aipatu alkateek nabarmendu dute Sakanan gogotsu lan egiten ari garela ibarra dinamizatzeko eta adibideak jarri dituzte: Sakanako Plan Estrategikoa, sindikatuen, tokiko erakundeen eta gizarte nahiz hezkuntza entitateen parte-hartze zabala, enpresak kooperatiba bidez berrabiarazteko langile batzuen ahaleginak edo enpresak bultzatzeko eta hedatzeko lankidetzan aritzeko ekimen publiko nahiz pribatuaren artean.EskaerakBarcina, Nafarroako Gobernuko lehendakaria denez, Sakanaren eta Nafarroa osoaren interesak defendatu behar dituela nabarmendu dute alkateek. Udalen eskumen eta baliabide falta gogora ekarri dute. Nafarroako Gobernuari "utzikeria eta moteltasun nabariak" leporatu dizkiote. Horregatik, "guztiok ardura hartu dugu irtenbideak bilatzeko eta proiektuak sortzeko, eskualdeak garapen iraunkorra lor dezan". Nafarroako Gobernura lankidetzan aritzeko jarrera irekia erakutsiz jo dutela, laguntza eskatuz eta, "hitzetatik harago, izan dugun erantzuna lausoa eta hutsa izan da".2011ko udazkenean Sakanako Krisi Mahaiak egin zion eskaera aintzat hartzeko eskatu dute alkateek: egiazko solaskide bat izendatu Sakanako entitateekin lankidetzan aritzeko; egoera mingarria konpontzeko behar diren tresnak eta baliabideak jarri eta Sakanan zehazten ari den garapen estrategian aktiboki jokatu beharko du.%72 baino gehiagoGaldutako lanpostu kopuru hori zortzi enpresa handi itxi eta deslokalizatu direlako izan da. Alkateen iritziz, Nafarroako Gobernua ez zuen zegokion eran jokatu, gure ibarrean egin zituen beste jarduketa batzuetan gertatu zen bezala.SinatzaileakAitor Karasatorre Mugurutza, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria eta honako alkateak: Irurtzungoa, Txiki Iriarte; Arakilgoa, Ruben Goñi; Uhartekoa, Javier Rodriguez; Arruazukoa, Peio Betelu; Lakuntzakoa, José Ramón Garin; Arbizukoa, Miren Mendinueta; Etxarri Aranazkoa, Joxi Bakaikoa; Bakaikukoa, Jon Tabar; Iturmendikoa, Bitoriano Gabirondo; Urdiangoa, Sebastian Aristizabal; Altsasukoa, Garazi Urrestarazu; Olaztikoa, Gurutze Rodriguez.