Mobilizazioak hezkuntzan

Guaixe 2013ko urriaren 17a

Murrizketen kontra eta onartu den LOMCE legearen kontra protesta egiteko Nafarroan hezkuntzako hainbat eragile batu dira eta dinamika bateratua sustatu dute. Urriko ostegun guztietan mobilizazioak egiten ari dira ikastetxeetan. Gaur, esaterako, LOMCEri ez! dioten irudiak sortuko dituzte ikastetxe guztietan, horretarako bakoitzak eskura dituen baliabideak erabiliz. Heldu den ostegunean Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Hileko azken ostegunean, berriz, ikastetxeetan elkarretaratzeak izanen dira.