Emakumeendako Atletismo Eskola antolatuko da berriz

Guaixe 2013ko urriaren 22a

Altsasuko Udaleko Emakumearen Bilguneak, Mank-eko Kirol Zerbitzuak eta Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak emakumeendako atletismo eskola antolatuko dute bigarrenez. Azaroaren 8tik hasita eta maiatzaren 16ra bitartean, ostiralero, 17:30etik 19:00etara gauzatuko da eskola, Altsasuko Dantzalekuko atletismo pistan. Mikel Lakuntza izango da monitorea.Izan ere, emakume gehienak bere kabuz ibiltzen dira korrika, baina askotan, korrika egiteko teknika ikasteko zailtasuna dute. Emakumeendako atletismo eskolarekin formazio hori eskaini nahi zaie. Bestalde, eskolarekin emakumeen artean harremana sortu daiteke, lasterketetara eta beste elkarrekin joateko. Izena ematea azaroak 4a baino lehenMankomunitateko Kirol Zerbitzura jo behar da, azaroaren 4a baino lehen (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikora). Prezioa: 50 euro.