Bi sakandar kontratatuko dituzte baleontzia egiteko

Guaixe 2013ko urriaren 22a

Albaola elkarteak San Juan baleontziaren errepika eginen du. Sakanako haritzak erabiliko dira horretarako. Baita lan eskua ere. Izan ere, Albaolak eta Sakanako Garapen Agentziak adostu dute baleontziko lanerako bi sakandar kontratatzea. Hilabete baterako kontratua eskaintzen da, azaroaren 11n hasita. Haien lantokia Zeraingo zerrategian izanen da eta laguntzaile lanetan ariko dira. Interesatuek Sakanan erroldatuta egin beharko dute eta euskara jakin beharko dute lan hizkuntza izanen baita. Zerrategian edo baso lanetan eskarmentua izatea kontuan izanen da. Gipuzkoako lan hitzarmenaren araberako soldata izanen dute. Curriculumak hilaren 30 baino lehen aurkeztu beharko dira, garapena@sakana-mank.com e-posta helbidearen bitartez edo Arbizuko Utzubar industrialdean dagoen Garapen Zentruan.