Sakandarrak Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdian

Guaixe 2013ko urriaren 23a

Gaur, arratsaldeko seietan, Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdiko Txapelketa, Guillermo Mazo Memoriala hasiko da, Lekunberrin. Aipatu txapelketan 37 pilotari ariko dira, eta kanporaketa sistema bidez jokatuko dute txapelketa. Gaurko jardunaldian jokatuko direnen artean, Ustarrozek (Irurtzun) Juankorena (Erreka) izanen du aurkari, eta Gabirondok (Pilotajauku) Sanchezen kontra (Esteribar) jokatuko du.