Vigano, Parra, Madrazo, Grijalba eta Molina, Rural Kutxaren txirrindulari berriak

Guaixe 2013ko urriaren 23a

Maila kontinentalean aritzen den Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak Davide Vigano eta Heiner Parra txirrindulariak fitxatu ditu. Vigano 29 urteko txirrindulari italiarra da, Lampre-Meridatik datorrena, eta Parra 22 urteko kolonbiarra da, 4-72 Colombia taldetik datorrena. Rural Kutxa afizionatuen taldetik Fernando Grijalba eta Antonio Molina txirrindulariek egin dute salto talde nagusira, eta horretaz gain Movistar Team taldetik Angel Madrazo iritsi da Rural Kutxa talde kontinentalera. Horrela, taldeak 22 txirrindulari ditu 2014 denboraldirako.