Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo arratsaldean hasi zen Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdiko Txapelketa, Guillermo Mazo Memoriala hasiko da, Lekunberrin jokatutako lehen jardunaldiarekin. Aipatu txapelketan 37 pilotari ariko dira, eta kanporaketa sistema bidez jokatuko dute txapelketa. Juankorenak (Erreka) 18-0 irabazi zion Ustarrozi (Irurtzun) eta Gabirondo (Pilotajauku) 10 tantotan utzi zuen Sanchezek (Esteribar). Hortaz, bi sakandarrak txapelketatik kanpo geratu dira.