Hezkuntzako eragileek manifestaziora deitu dute

Guaixe 2013ko urriaren 24a

Hamaika arrazoirengatik, LOMCEri ez. Lelo hori izanen dute gaur, 18:00etan, Iruñean eta Tuteran eginen diren manifestazioek. Herrikoa, Sortzen, Ikasle Abertzaleak, LAB, STEE-EILAS, CCOO, AFAPNA, ANPE, CSIF, ELA, UGT eta Eraldatu erakudeek deitu dute. Hainbat alderdik bat egin dute deialdiekin. Murrizketen kontra eta onartu den LOMCE legearen kontra protesta eginen dute. Eragileok Nafarroan dinamika bateratua sustatu dute. Lastaileko ostegun guztietan mobilizazioak egiten ari dira ikastetxeetan. Aurreko astean LOMCEri ez! zioten irudiak sortu zituzten ikastetxeetan. Gaurko manifestazioez aparte, heldu den ostegunean, berriz, ikastetxeetan elkarretaratzeak eginen dira.