Euskararen super-heroien hitzorduak zehaztuta

Guaixe 2013ko urriaren 24a

Mintzakide programak euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura dutenekin elkartzen ditu. Astean behin eta ordu batez. Topaketa horien helburua euskara praktikatzea. Gainera, gustuko jarduera egitera elkartzen dira Mintzakideak, esaterako: paseatu, kafea hartu... Edozein toki eta ordutan biltzeko aukera dago, bai mendian, bai kalean, bai tabernan... goizez, arratsaldez edo gauez. Beti ere euskara biziberritzekoMintzakide taldeakAstearteetan,  10:00etan, talde bat Altsasuko Akeita kafetegian bilduko da; 15:30ean, Olatzagutiko kiroldegiko tabernan eta, 17:30ean, Irurtzungo Iratxo elkartean. Ostegunetan, 17:00etan Altsasuko Koxka tabernan dute hitzordua jarrita. Ostiraletan hitzordu bikoitza dago: 15:00etan Etxarriko estalopean eta geroago Xapatero tabernan eta Irurtzunen, 17:10ean Pikuxar euskal txokoan. Norbaitek izena emanez gero bi talde ere martxan jarriko dira: Lakuntzan astearteetan, 18:15ean eta Altsasun, asteazkenetan, 20:00etan.ArgibideakInformazioa jaso edo parte hartu nahi baduzu, Sakanako AEK euskaltegira (948 468 258, sakana_mintza@aek.org edo facebooken Sakanako Mintzakideak) edo Mankomunitateko Euskara Zerbitzura (948 464 840 edo euskara@sakana-mank.com) jo daiteke. Sakandarren bloga.