Irailean ere langabeziak behera egin zuen

Guaixe 2013ko urriaren 24a

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakinarazi duenez, agorrilarekin alderatuta iraila akaberan Sakanan 36 langabetu gutxiago zeuden, 1.954 zehazki. Otsailean 2.021eko marka jarri ondoren beherako joera hartu zuen langabeziak eta iraila bitartean 268 pertsona atera dira zerrendatik. Nafarroako langabeziaren %3,48 ibarrekoa da, herrialdeko populazioaren %3,22 garenean.Lan bila dabiltzan gehienak, 906, emakumezkoak dira (%51,65, 12 gutxiago). Gainontzeko 848ak gizonezkoak dira (%48,35, 24 gutxiago). Adinari erreparatuta, lan bila ari diren gehienek 25 eta 44 urte artean dituzte: 781 (%44,64, 72 gutxiago). 45 urtetik gorako 771 langabetu daude ibarrean (%43,96, 26 gehiago). Enplegu bulegoan izena emana duten 25 urte baino gutxiagoko 200 sakandar daude (%11,4, 10 gehiago).Sektoreei dagokionez, langabetuen %53,36k (936, 3 gutxiago) zerbitzutan lan eginen lukete. Langabeen %30,39 (533, 36 gutxiago) industrian arituko litzateke. Eraikuntzan lan egiteko prest dago %7,92a (139, 6 gutxiago). Lehen sektoreak, berriz, lan eskaeren %1,94 jaso du (34, 4 gehiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak %6,39 dira (112, 5 gehiago).Langabezia udalerrika. IrailaUdalerria       Guztira       Altsasu              862    -12Arakil                  72     -4       Arbizu                 75     -5Arruazu                 1    -3Bakaiku               15    -2Ergoiena             10    -4Etxarri Aranatz  164   -15Irañeta                11    +1Irurtzun              203   +6Iturmendi            17    0Lakuntza             93   +1Olatzagutia       116    +9      Uharte Arakil      60    -1Urdiain               30    -9Ziordia               25    -3Guztira          1.754   -36