Arbizuko bordetara ikastolekin

Guaixe 2013ko urriaren 25a

Sakanako ikastolen mendi taldeak irteera antolatu du iganderako. Etxeko txikienekin batera Arbizuko bordetara joatea da asmoa. 7 kilometroko ibilbidea izango da, 400 metroko altuera aldea duena. Hortaz, botak eta galtza luzeak jartzea gomendatzen dute eta haur haulkitxorik ez eramatea. Hitzordua goizeko 9:00etan jarri dute, Etxarriko ikastolan.Irteeraren ondoren bazkaria eginen da Arbizuko elkartean, eta bazkaltzera joan nahi dutenek izena eman beharko dute ikastolako idazkaritzan, ostiral eguerdia baino lehen. Jakina denez, ume bakoitzaren ardura haren gurasoek edo senitartekoek izanen dute.Hurrengo irteera azaroaren 17an izanen da, Nerbioi ibaiko iturburura. Ibilbideak irekiak dira eta edonor joan daiteke.