Sakanako Kimuen Futbol 8 Txapelketa abian

Guaixe 2013ko urriaren 25a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta, asteburu honetan hasiko da Kimuen Futbol 8 Topaketa. Topaketa txapelketa moduan jokatuko da baina ez da sailkapenik egingo, helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea baita. Guztiek ongi pasatzea eta txikienek futbolarekin gozatzea da asmoa.Igandero DantzalekunSakanako Kimuen Futbol 8 Txapelketa bi bueltetara jokatuko da. Lehendabiziko bueltan 9 jardunaldi jokatuko dira, igandean hasi eta abenduaren 22ra bitartean, eta itzulikoan beste horrenbeste, ilbeltzaren 26tik apirilaren 13ra arte, Santa Ageda (otsailak 9) eta inauteriak (martxoak 9) libre direla. Partidak igandeetan jokatuko dira, Altsasuko Dantzalekuko futbol zelaian.Taldeak10 talde lehiatuko dira: Urdiain, Etxarri Aranatz, Lagun Artea, Sutegi, Tipi Tapa, A.K.T (Arbizu), Dantzaleku, Txartel, Kaixo eta Sayas. 1.jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)10:30etik 11:30era: Urdiain - A.K.T. (Arbizu)11:30etik 12:30era: Etxarri Aranatz - Dantzaleku12:30etik 13:30era: Lagun Artea - Txartel11:30etik 12:30era: Sutegi - Kaixo12:30etik 13:30era: Tipi Tapa - Sayas