Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Parkinson Elkarteko (Anapar) fisioterapeuta urdiaindarrak, Lara Goikoetxeak, zuzenduko ditu fisioterapia saio horiek. Berak azaldu digunez "talde terapia gisa antolatu dugu, gaixoei onura bikoitza ekartzen dielako: ariketa egitea, batetik, eta haien arteko erlazioa, bestetik". Hala ere, Goikoetxeak argitu digu gaixoek beharrezko duten tratamenduan farmakoak oinarria badira ere, terapia osagarriak beharrezkoak dituztela. Hor sartzen da elkarteak Altsasun gaurdanik eskaintzen duen fisioterapia; baita Iruñean ematen diren logopedia, okupazio terapia eta laguntza psikologikoa ere. Gaixo bakoitzaren sintomen arabera aplikatzen direla azaldu digu Goikoetxeak. Berak lau urteko eskarmentua du parkinson gaixoekin. ElkarteazAnaparreko koordinatzaile Sara Diaz de Ceriok atzo hitzaldia eman zuen Altsasun. Gaur martxan jarriko den programa horretaz aparte, gaitzaren inguruko argibideak eman zituen: jatorriaz, sintomez eta haren inguruan dauden mitoez aritu zen. Hitzaldiaren helburuetako bat jendeak Parkinsona ezagutzea zen, gaixoak hobe artatuak izateko eta hobe ulertuak izateko. Diaz de Ceriok azaldu zuenez, zerbitzuak Sakanako gaixoengana hurbilduz dependentziaren prebentzioa egin nahi du elkarteak. Iruñean 5 taldeekin batera Lizarran eta Tuteran talde bana ditu elkarteak. FisioterapiaAstearteetan, 11:30etik 12:30era eta ostiraletan 12:00etatik 13:00etara. Gainera, horren aurretik edo ondoren bakarkako saioak egiteko aukera dago. Altsasuko Intxostiapuntako gimnasioan izanen da, gaur hasi eta garagarrilera arte. Harremanetarako948 232 355; www.anapar.org edo anapar2@hotmail.com Gaitzaren eragina ibarreanIrurtzungo osasun eskualdean 41, Etxarrikoan 22 eta Altsasukoan 43.