Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Artzai Gazta elkarteak antolatuta, Idiazabalek hartuko du gaur XXX. Euskal Herriko Idiazabal Artzain Gazta Lehiaketa. Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan jokatutako txapelketa bakoitzeko hamar gaztarik onenak izanen dira gazten euskal "txanpions" berezian. Uharte Arakilen ospatutako Artzain Egunean gaurko lehiaketarako txartela lortu zuten 3. izan zen Unanuko Ibarborda, 6. izan zen Balda-Artola unanuarra eta 9. sailkatutako Araña-Etaio arbizuarrak. Egitaraua10:00etatik 11:00etara Lehiaketako gazten aurkezpena. 12:00etan Gazta egite eta artile tailerrak. Baserrietako abereen erakusketa.13:00etan Urbiatik datorren artalde trasumantearen pasaera. 14:00etan Sari banaketa eta 2012-2013an erretiratu diren Artzain Gazta elkarteko bazkideei omenaldia. Goizean zehar: Artzai Gazta elkarteko gaztandegietako gazta eta produktuen salmenta, arkume erre eta gazta pintxoak, taloak, sagardoa, txakolina eta ardoa.