Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuko teknikari Bego Zestau gaur Alter Nativas Fundazioak antolatutako jardunaldi batean parte hartuko du. Migratu duten pertsonei edo beste kultura bateko pertsonei buruz zabaltzen diren zurrumurruei aurre egiteko hainbat ekimen garatu dira eta topaketa horretan horretaz ariko dira. Zurrumurruen kontrako ekimena 2010ean jarri zen martxan Bartzelonan eta hainbat erakundek bere egin dute, tartean Sakanako Mankomunitateak. Zestauk ibarreko ekimenen berri emanen du. Berarekin batera ariko dira Ekain Larrinaga, Getxoko Udaleko inmigrazio teknikaria eta Rebeca German, Alter Nativas-eko kolaboratzailea. Gaur, 18:00etatik 20:00etara, Iruñeko Gazteriaren Etxean (Zangoza, 48).