Beriainen mendizale zauritua erreskatatu zuten

Guaixe 2013ko urriaren 28a

Larrialdi zerbitzuek ostiralean, 10:35 aldera, mendizale bat zauritua zegoela Beriaingo Ihurbainen. Hiru metroko altueratik erori eta gerrialdean min hartuta zegoen 45 urteko mendizale gipuzkoarra. Harekin beste mendizale bat zegoen. Nafarroako Gobernuak bi helikoptero bidali zituen Beriainera, bata medikua zuena. Baina eguraldi txarrak ez zien mendi gainean gelditzen utzi. Altsasu eta Iruñeko suhiltzaileak eta Guardia Civileko GREIM taldekoak oinez igo ziren Beriainera. Mendizalea erreskatatu eta ohetilan helikopteroa lur hartu zezakeen tokiraino eraman zuten. Handik Arbizuko kanpinera eraman zuten eta medikua zuen helikopteroan Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten, 15:45 aldera.