Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astegun hori noiz iritsiko eta epaileek zein erabaki hartuko duten zain geldituko dira 197/2006 doktrina ezarria duten presoak eta haien senideak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor salako 16 epaileek azaroaren 8tik aurrera, ostiralero, doktrina ezarri zaien eta libre gelditzea eskatu duten presoen kasuak aztertuko dituzte, banan-banan. Fiskaltzari preso bakoitzari buruz duen iritzia eskatu diote epaileek. Doktrina 60 euskal herritarrei aplikatu zitzaien. Haietako 22ren helegiteak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean daude, eta 6 Auzitegi Gorenean. Preso horien artean Horien artean Jesus Mari Mendinueta Flores, Bautista Barandalla Iriarte eta Unai Parot Navarro daude.