Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
I.Hiru Mugak (21,5 km). Sakandarrak1.Joseba larralde: 2:02:254.Ander Unzurrunzaga: 2:10:08. Lehen beteranoa6.Jose Luis Beraza: 2:12:4012.Gorka Santesteban: 2:16:4616.Aritz Munarriz: 2:19:1819.Fidel Jimenez: 2:22:3820.Mikel Berastegi: 2:23:2231.Adur Maiza: 2:28:5235.Jose Antonio Salgado: 2:31:2363.Mikel Satrustegi: 2:42:0372.Iraitz Senar: 2:46:3790.Asier Turunbai: 2:55:0591.Javier Gonzalo: 2:55:05119.Iñaki Lacalle: 3:06:13120.Francisco Jose Juango: 3:06:19122.Aritz Pellejero: 3:07:17134.Fernando Ariztegi: 3:22:57I.Hiru Mugak. Herrikoia. (15 km). Sakandarrak1. Sergio Markinez: 1:35:4512.Santi Galarza: 1:45:3853.Iñigo Arbizu: 2:03:3059.Migel Angel Lopez: 2:07:0780.Jose Maria Galindo: 2:21:53Tafallako Trinkete Taldeak Hiru Mugak mendi lasterketa antolatu zuen larunbatean, lehenengoz. Lasterketa Alaitz mendizerran jokatu zen eta Unzue izan zuen irteera eta helmuga. Bi ibilbide ziren: I. Hiru Mugak (21,5 km eta 1.550 metroko desnibel positiboa) eta lasterketa herrikoia (15 km). Bi probak kontuan hartuz 275 korrikalari lehiatu ziren. Besteak beste Gurutze Gaina, Carrascal eta Peña Unzue gainditu behar izan zituzten. Proba nagusian Joseba Larralde beratarra izan zen jaun eta jabe (2:02:25). Ia minutua atera zion Endika Gartziari (2:03:10). Javier Tirapuk osatu zuen podiuma (2:09:10). Ander Unzurrunzaga etxarriarrak sasoi betean jarraitzen duela demostratu zuen eta 4.a iritsi zen helmugara (2:10:08), probako lehen beteranoa. Jose Luis Beraza uhartearra 6.a sartu zen (2:12:40). Emakumezkoetan Laura Sola de Migel izan zen lehena (2:2:34). Joseba Larralde eta Laura Sola izan ziren Nafarroako Mendi Lasterketen Banakako Txapelketako txapeldunak eta Ander Unzurrunzaga eta Antonia Gil beterano onenak. Unzurrunzaga denboraldi paregabea ari da osatzen.