Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanan areto futbola bulkatzeko asmoz, Irurtzungo Xota areto futbol klubari lotutako Leandro Fernandez jokalari ohi eta lehen mailako Lacturale Gurpea Orbina emakumeen taldeko entrenatzaileak, Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketa antolatu du, hainbat entitateren laguntzarekin. 7 taldek eman dute izena eta asteburuan lehendabiziko jardunaldia jokatu zen Uharte Arakilen. Sakanako 7 taldek egin dute bat eta asteburuan hasi zen Futsal Sakana Txapelketa. 1.jardunaldiko emaitzakIturmendi 4 - Bil Toki 5Auzomotojorik 6 - Etxarriko gaztetxie 4Arbizu K.T. 10 - Bunker 3Atsedena: Racing San Migel2. jardunaldia (larunbatean, Uharte Arakilen)11:00etan: Etxarriko gaztetxie - Racing San Migel 12:00etan: Bunker - Auzomotojorik13:00etan: Bil Toki - Arbizu K.T.Atsedena: Iturmendiwww.futsalsakana.esTxapelketako informazio guztia. Facebook eta twitter sare sozialetan baita ere. Harremanetarako: Leandro (670 595 098 telefonoa) edo info@futsalsakana.es. Talderen batek oraindik ere txapelketan parte hartu nahiko balu, dei dezala.