Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Auzitegi Nazionalean, 35/02 sumarioko epaiketan, auzipetuek deklaratzez bukatu zuten asteartean. Horien artean daude Maitane Intxaurraga eta Juan Kruz Aldasoro. Atzo taberna eta elkarteetako 110 ordezkari joan ziren Madrilera. Haien artean zegoen Garzonen aginduz Altsasuko Herria Eginez elkartea itxi zenean zuzendaritzako buru zen Juan Manuel Altzelai. Fiskaltzaren arabera HBk, EH eta Batasunak ETA finantzatzen zuten. Finantzaketa hori herriko taberna eta elkarteen bidez egiten zela dio. Finantzaketa horren errudun 34 auzipetuak egiten ditu, ez 110 elkarte eta tabernetako ordezkariak. Azken horiek ez daude auzipetuta, beraz ezin dituzte zigortu. Fiskaltzak taberna eta elkarteak arduradun zibil egiten ditu eta haien ondasunen bahiketa, desjabetzea nahi du. Desjabetze horri uko egiteko eskubidea onartzen du Prozedura Kriminalaren Legeak eta horri aldarrikatu zuten atzo. Lastailaren 17an hasi zen epaiketaren hurrengo saioa azaroaren 18an segituko du.