Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan hasiko da Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarriko Nesken Pala Eskolarekin batera antolatutako Sakanako Emakumeen VIII. Pala Txapelketa. Guztira 26 bikote ariko dira, 5 kategoriatan banatuta: kimuak (5 bikote), haurrak (4 bikote), kadeteak (6 bikote), gazteak (5 bikote) eta helduak (6 bikote). Partidak Etxarri Aranazko pilotalekuan jokatuko dira, ostiraletan. Hasieran 5 jardunaldiko ligaxka jokatuko da. Abenduaren 6an final aurrekoen txanda izango da eta final handiak abenduaren 13an, 14an eta 15ean jokatuko dira. Kimuetan, kadeteetan, gazteetan eta helduetan hasierako ligaxkan sailkatzen diren lau bikoteak sailkatuko dira final erdietarako. Lehenengo sailkatuak laugarrenaren kontra jokatuko du eta bigarrenak hirugarrenaren kontra. Haurren kategorian, aldiz, txapelketa bi bueltetara jokatuko da eta lehenengo bi bikoteek finala jokatuko dute. 30 palista Etxarriko eskolanEmakumeen pala sustatzeko lan handia egiten ari da Etxarriko Nesken Pala Eskola. Egun 8 urtetik gorako 30 neska entrenatzen dira bertan, Migel Aristorena eta Yanira eta Saioa Aristorenaren begiradapean. Eskolatik puntako palistak ateratzen ari dira eta urtetik urtera kalitate hobeagoko txapelketak eskaintzen dituzte. Sakandarrekin batera, Nafarroako eta Euskal Herriko palista onenak ariko dira Sakanako txapelketan. Hortaz, pena merezi du ostiralero Etxarriko frontoitik buelta bat emateak, partida bikainetaz gozatzeko aukera izango baita. Has dadila txapelketa! 26 bikoteakKimuak: Ane-June, Naroa-Irantzu, Elorri-Saioa, Uxue-Naroa O. eta Maitena-Elai.Haurrak: Dinora-Ainhoa, Amaiur-Naroa L., Aroa-Oihane eta Maddalen-Nahia.Kadeteak: A.Nagore-Maddi, Maddi-Amaia, Irati I.-Ane, Garazi-Aiora, Ariane-Uxue eta Irati L.-Lide.Gazteak: Olaia-Izar, Ainara-Ekhiñe, Irati-Miriam, Uxue-Andrea eta Andrea-Irati L.Helduak: Maite-Saioa, Naroa-Garazi, Yanira-Rebeka, Aitziber-Ixone, Laura-Nagore eta Ainhoa-Maddi.Lehen jardunaldiaKimuak: Naroa-Irantzu / Maitena-ElaiElorri-Saioa / Uxue-Naroa O.Atsedena: Ane-JuneHaurrak:Dinora-Ainhoa / Amaiur-Naroa L.Aroa-Oihane / Maddalen-NahiaKadeteak:A.Nagore-Maddi / Maddi-AmaiaIrati I.-Ane / Garazi-AioraAriane-Uxue / Irati L.-LideGazteak:Olaia-Izar / Ainara-EkhiñeIrati-Miriam / Uxue-AndreaAtsedena: Andrea-Irati L.Helduak19:30ean: Maite-Saioa / Naroa-Garazi20:15ean: Yanira-Rebeka / Aitziber-Ixone21:00etan: Laura-Nagore / Ainhoa-Maddi