Basogintza Sakanan (2003) Maria Flores urdiaindarrak idatzitako liburuak basogintzak Sakanan zuen garrantziaren berri ematen du. Alde horretatik dibulgazio lana da. Bost atal ditu liburuak. Lehena, ibarra osatzen duten herrien eta Sakanak erabili izan dituen baso eta mendien azalpena ematea; Bigarrenik, Sakanako landaretza eta zuhaiztia kokatzea; Hirugarrenik, basoak historian izan duen bilakaera aztertzea; Laugarrenik, basoan egiten ziren lanak aztertzea, hau da, egurraren ateratzea eta haren erabilpen ezberdinak aztertu; Bosgarrenik, basoarekin erlazionatutako ipuin eta mitoen aipamena egin. Lau elkarrizketa ere jaso dira liburuan, basogintzaren lanbidearen atala osatzen dutenak: Ambrosio Erdozia, Gabriel Andueza, Genaro Paniagua eta Miguel Andres Galarzari eginak. Erabilitako hitzen hiztegitxo batekin, eta erabilitako bibliografiarekin osatzen da liburua. Bierrik fundazioak koordinazio lanak egin zituen eta Nafarroako Gobernuak argitaratu zuen.