Kalean da Etxepare Sariko liburua

Guaixe 2013ko urriaren 31

Maite Mutuberria ilustratzaileak eta Leire Bilbao idazleak ondutako Gerrak ez du izenik liburua argitaratu berri du Pamiela etxeak. Sei urtetik gorako haurrei zuzendutako albuma da. 1937ko martxoan Durangon abiatzen da istorioa, Mirentxu protagonista duena. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Nafarroako beste hainbatekin batera, antolatutako VII. Etxepare sariketako fruitua da liburua. Lehiaketako epaimahaiak adierazi zuen: egileek ederki uztartu dituzte hitza eta irudia, sentimenak eta gertaerak, errealitatea eta fantasia, gerra ororen ezaugarriak agerira atereaz: gosea, beldurra, tristura... Eta argazki errealez eta irudi marraztuez osaturiko planoez baliatu dira, hitzari arnasa eman eta kontrapuntu egiteko, biziraupenerako dei ozen bat osatuz, armoniaz beteriko album ilustratu honetan.Leire Bilbao (Ondarroa - Bizkaia-, 1978).Idazlea. Haur literaturan ibilbide oparoa izateaz gain, bi poesia liburu argitaratu ditu.Amonak nobioa du, eta zer? (Elkar, 2006)Komunean galtzen naiz (Elkar, 2007)Markel Gelazikin (Elkar, 2008)Martin, egon geldi (Elkar, 2009)Garazi Gerezi (Mezulari, 2009)Olagarro bat bainuontzian (Elkar, 2010)Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska (Erein, 2010)Oihana hirian (Elkar, 2011)Gaua balkoian (Mezulari, 2012)Poesia:  Ezkatak (Susa, 2006); Scanner (Susa, 2011).Euli bat dut bihotzean (Elkar, 2013)Maite Mutuberria: Eltzaburu-Ultzama-, 1985.Ilustratzailea. Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziatua eta Ilustrazioan Goi-mailako Teknikaria.Argitaratutako lanak:Hainbat testu libururen ilustrazioak egin izan ditu Santillana argitaletxearentzat.Hizkuntzaren Keinua. Elkar, 2012 (talde lana). Irati Jimenezen testuaren ilustrazioa.Zure denboraren truke. Elkar, 2013. Uxue Alberdiren liburuaren irudiak.