Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
8 jardunaldi jokatuta, Altsasuk ez du orain arte partidarik galdu. Ostiralean Lagun Artea B-rekin atzeratutako partida jokatu eta gero eta larunbatean Lagunak B taldearekin bina berdindu eta gero, bigarren postura igo da Altsasu. Lagunak aurreratu zen eta Altsasuk berdintzea lortu zuen, baina atzera ere Lagunak aurreratu zen. Zorionez, partidaren bukaera aldera bina berdintzea lortu zuten altsasuarrek. Bestalde, Amayari 0-1 irabazi zion Lagun Artea B-k. Dominatzaile argirik gabe hasi zen lehia, eta Lagun Artea B-k aurreratzea lortu zuen jokaldi batean. Nahiz eta 2. zatian Amayak dominatu, markagailua ez zen mugitu. Eta Etxarrik garaipen potoloa lortu zuen San Jorgeren kontra. 1-4 nagusitu ziren etxarriarrak. Sailkapen orokorrean Beti Kozkor da liderra (19 puntu). Altsasu bigarren postura igo da (18 puntu), Lagun Artea B 11.a da (9 puntu) eta Etxarri Aranatz 12.a (7 puntu).