Sakanako I. Saskibaloi Topaketak abian

Guaixe 2013ko azaroaren 5a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, hainbat laguntzaileekin batera - Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasuko Udalak, Altsasu eta Irurtzungo Saskibaloi Taldeak eta Andra Mari ikastola- Sakanako I. Saskibaloi Topaketak antolatu ditu. Aipatu topaketetan premini mailako taldeak ariko dira, 8 urtetik 10 urtera bitarteko neska-mutikoak, eta azarotik maiatzera arituko dira lehian, Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun. Helburua saskibaloia sustatzea da eta Sakanako talde eta neska-mutikoen arteko harremana bulkatzea. Ez da txapelketa lehiakorra, eta horregatik ez da sailkapenik eginen. Partidak igandetan jokatuko dira, Altsasuko Zelandi kiroldegian edo Etxarri Aranazko San Donato ikastetxeko pilotalekuan. Zelandin jokatzen direnean bi partidak batera jokatuko dira, goizeko 11:00etan. Aldiz, Etxarri Aranatzen bata bestearen atzetik jokatuko dira, goizeko 11:00etan eta 12:00etan. Hasiera batean lau talde lehiatuko dira: Putterri, Beriain, Martinsasti eta Barankaleku. Irurtzungoek aurrerago eginen dute bat, taldea osatzen dutenean. EgutegiaHasiera batean 12 jardunaldi jokatuko dira, apirilaren 13ra bitartean. Apirilaren 27ko jardunaldia Lakuntzan jokatuko da eta herri ezberdinetako neska-mutikoek nahasita jokatzeko aukera izango dute. Berdin maiatzaren 11n, Irurtzunen. Eta jardunaldiei bukaera polita emateko maiatzaren 25ean saskibaloi 3x3 jardunaldia antolatuko dute Altsasun, azken festa moduan. 1. jardunaldia (azaroak 10, igandea, Altsasuko Zelandi kiroldegian)11:00etan: Putterri - Beriain11:00etan: Martinsasti - Barankaleku