Euskararen erabilera sustatzeko kirol monitoreendako ikastaroa

Guaixe 2013ko azaroaren 5a

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak kirol begirale eta entrenatzaileendako Ikastaroa antolatu du, Kirol Zerbitzuarekin batera bulkatutako Kirola Euskaraz ekimenaren barruan. Helburua kirol jardueretan euskararen erabilera sustatzea da, eta talde berean ikasle euskaldunak eta erdaldunak daudenean nola jokatu jakitea. MetodologiaIkastaroa Ttakun Kultur Elkarteak emanen du eta "Hezitzaileek asko egin dezakete" metodologian oinarritua dago. Entrenatzaile, begirale eta hezitzaileei euskararen erabilera modu planifikatuan eta sistematikoan lantzeko bide bar proposatu nahi zaie, eta lan hori egiteko estraregia eta tresna zehatzak eskainiko zaizkie. Ikastaroan, taldekideen hizkuntza errealitatea aztertuko da, errealitate horietako helburuak zeintzuk izan daitezkeen aztertuko da, eta hizkuntza-helburuak lantzeko estrategiak aurkeztuko eta landuko zaizkie. Egoera errealetan grabatutako bideoak landuko dira eta jolas eta dinamiken bidez estrategiak probatuko dira. Bi taldeBi talde antolatu dira, bat asteartetan eta bestea larunbatetan. Iraupena 4 ordukoa da (2 orduko bi egun). Talde bat azaroaren 16an eta 23an ariko da (larunbatak), 11:00etatik 13:00etara, Lakuntzako udaletxean, eta bete taldea azaroaren 19an eta 26an (astearteak), 11:00etatik 13:00etara, Lakuntzako udaletxean. Izena ematea azaroaren 13ra arteIkastaroa kirol begirale edo entrenatzaileendako ikastaroa da bereziki, baina eskola orduz kanpoko beste jardueretan lan egiten duten hezitzaileek ere parte hartu dezakete: aisialdiko begiraleak, antzerki, dantza edo eskulan irakasleak, jangelako begiraleak... Izena ematea zabalik dago azaroaren 13ra arte, Mank-eko Euskara Zerbitzura joz (948 464 840 edo euskara@sakana-mank.com). Taldeak ateratzeko, gutxienez, 10 hezitzaile behar dira eta gehienez 20. Kirola EuskarazOrokorrean euskararen erabilera murritza da Sakanako kirol munduan. Arazo nagusietako bat kirol begirale euskaldunak aurkitzeko arazoa da. Baina begiraleak euskaldunak direnean ere, euskararen erabilera ez da gehiegi landu. Horregatik, Mank-en argi dute beharrezkoa dela kirol ikastaro edo entrenamenduetako euskararen erabileran eragitea, batetik, udalak herritarren eskubideak urratzen ari direlako, eta, bestetik, kirol ikastaro edo entrenamenduen bidez adin guztietako sakandarren erabileran eragiten delako. Horregatik Mank-eko Kirol Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak jarri zuten martxan, elkarlanean, Kirola Euskaraz egitasmoa.Egitasmoaren helburua Sakanako kirol jardueretan euskararen erabilera bukatzea da, entitate publikoek antolatutakoetan nola hauek lagundutakoetan, eta, orokorrean, 16 urtez beherakoendako kirol talde denetan. Kirol Zerbitzuak 2007an haurrendako kirol eskaintza aztertu zuen eta azterketa hori eguneratzeko premia ikusi da. Horrela, herriz herri udalen eta herriko taldeen kirol eskaintzaren datuak jasoko dira. Amoa urtero jarraipena egitea da, eboluzioa ikusteko. Bestetik, begiraleen lan-poltsa eguneratu du Kirol Zerbitzuak, begirale euskaldunak aurkitzeko zailtasuna arazo handienetako bat dela jakitun. Horrela, lanerako prest dauden begirale euskaldunen zerrenda eskatzen duten Sakanako entitate publiko eta kirol taldeen esku jarriko da. Aipatu lan-poltsan izena emateko Kirol Zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan (kirolak@sakana-mank.com).