Futsal Sakana Txapelketa: Arbizu eta Auzomotojorik buruan

Guaixe 2013ko azaroaren 5a

Sakanan areto futbola bulkatzeko asmoz, martxan da Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketa. 7 talde ari dira lehian eta asteburuan 2. jardunaldia jokatu zen Uharte Arakilen. Momentuz Arbizu eta Auzomotojorik dira liderrak, biak seina punturekin. Atzetik daude Racing San Migel eta Biltoki, hiruna punturekin, eta Iturmendi, Etxarriko Gaztetxie eta Bunker, punturik gabe. Asteburuan 3. jardunaldia jokatuko da, Uharte Arakilen. 2.jardunaldiko emaitzakEtxarriko Gaztetxie 3 - Racing San Migel 15Bunker 1 - Auzomotojorik 8Bil Toki 1 - Arbizu K.T. 8Atsedena: Iturmendi3. jardunaldia (larunbatean, Uharte Arakilen)16:00etan: Auzomotojorik - Bil Toki 17:00etan: Etxarriko Gaztetxie - Bunker 18:00etan: Racing San Migel - IturmendiAtsedena: Arbizu K.T.www.futsalsakana.esTxapelketako informazio guztia. Facebook eta twitter sare sozialetan baita ere.