Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errigora kanpaina aurkeztu dute: Erriberako produktuz osatutako saskia erosita, %25a Erriberako euskalgintzara bideratuko duen ekimenaErrigorak, AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen eta Zazpiak Bat Harreman Sarearekin elkarlanean, "Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka" leloa duen kanpaina bulkatu du, udazkeneko kanpaina. Ekimen honi esker Nafar Hegoaldeko kalitate oneneko produktuez osatutako saskiak banatuko dira Euskal Herrian zehar. Saskiaren prezioa 50 eurokoa da. Errigoratik diotenez "merkatuan erosiz gero ere 50 euroko salneurria izango luke saski horrek, baina gure kasuan bitartekaritza lana herritarrek modu boluntarioan eginen dutenez, %25a Erriberako euskalgintzari bideratuko diogu". AEK, Sortzen eta Ikastola Elkartearen irizpideei jarraituz, "zona no vascofona" izendaturiko eremuko proiektu zehatzetara bideratuko da jasotakoa. Aurten, egora ekonomiko larria jasaten duen Lodosako Ibaialde kastolara, euskarazko irakaskuntza publikoa eskatzen duen "Euskaraz bizi eta ikasi" herri ekimenera eta Erriberako AEKra eramanen da jasotakoa.SaskiaSaskian ondoko produktuak daude: 2 olio botila (bat ekologikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa), potxak, kardoa, borraja, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa). Kalitate oneneko produktuak dira. Salneurria: 50 euro. Azaroaren 14a arte egin daiteke eskaeraAipatu saskiak erosteko azaroaren 14ra arte egin daiteke eskaria. Saskien banaketa azaroaren 25etik 1era arte egingo da eta ordainketa, aldiz, abenduaren 2tik 5era bitartean. Eskaerak nonSaskiak herriko ikastetxeetan, ikastoletan eta AEKn eskatu ahalko dira. Horretaz gain, proiektuan sinisten duen jendeaz osatutako sare zabala dabil kanpaina gauzatzen, tartean Sakanan. Zer da ErrigoraErrigorak Erriberako propio diren produktuak - zainzuriak, orburuak, arroza, olioa... - Euskal Herrian zehar zabaltzen ditu. Nafarroa hegoaldeko produktuei Euskal Herriko plazan bidea eman nahi zaie, elikadura subirautza bulkatzeko. Eta Nafarroako Gobernuak izendatutako "zona no vascofona" delakoan daudenez, bertako euskalgintzari laguntza ekonomikoa eman nahi dio Errigorak. Horrela, Erriberako produktuekin saski eder bat prestatu dute, eta saski horren salmentagatik lortutako %25a Erriberako euskalgintzara bideratuko dute. 2012an, Zazpiak Bat Harreman Sareak bere iniziatibaz lan taldetxo bat osatu zuen. Urte hartan Ikastolen Elkartearekin batera garatu zen proiektua. 1500dik gora saski banatu ziren eta Argia Ikastolara 34.000 euro bideratzea lortu zen. Arrakasta ikusita, aurten Errigora izena eman zaio egitasmoari. Sare moduan funtzionatzen du eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako herritarrek osatzen dute sarea. Asmoa bi kanpaina nagusi egitea da: udazkenekoa, "Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka" izenekoa, aniztasun askoko produktuez osatutako saskiarena, eta udaberrikoa, eguneroko kontsumora bideratutako produktuez osatuko dena: olio bidoia, orburu kaxa... Helburua Erriberako produktuak Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea da, eta, bide batez, euskalgintza laguntzea da.