Mank-ek peoi-gidari lan poltsa sortuko du

Guaixe 2013ko azaroaren 6a

Sakanako Mankomunitateak Hondakinen Zerbitzuan peoi-gidari lanpostuetan izan daitezkeen premia puntualak zein aldi baterakoak betetzeko lan-poltsa sortzeko deialdia egin du. Hondakin bilketa sistema berriak sortutako eginkizunak bete beharko lituzkete hautatutako langileek. Interesatuek bete beharreko baldintzak dira, besteak beste: eskola-graduatua edo baliokidea izatea, C mailako gidabaimena eta 1. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara maila izatea. Eskabide eredu ofiziala beteta eta gainontzeko egiaztagiriak gaurtik aurrera 15 egunean aurkeztu beharko dira Mank-en Lakuntzako egoitzan eta erregistroa@sakana-mank.com e-postaren bidez. Mank-en asmoa da lan poltsa osatzeko hauta probak abenduan egitea.