Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iskiza Sakana gimnasia erritmikako taldeak gogor ekin dio denboraldiari. Ohiko entrenamenduez gain, makina bat lehiaketetan aritu dira azkenaldian. Horrela, urriaren 26an, Logroñon, Iskizako kimuen taldekoak lehenak geratu ziren euren kategorian. Aurreko asteburuan lanez gainezka ibili ziren. Larunbatean, Beti Aurrera torneoan, Iskizako kimuen taldekoak bigarrenak izan ziren eta Iskizako juniorrak hirugarrenak. Eta igandean, Anaitasuna Torneoan, kimuak bigarrenak izan ziren. Abenduaren 12tik 15era Espainiako Gimnasia Erritmikoko Txapelketa jokatuko da, Granadan. Iskiza Sakanakoak azken 4 hilabetetan gogor entrenatzen ari dira txapelketa prestatzeko. Kategoria absolutuan lehiatuko dira eta ea zorterik onena duten.